Iaz Raspberry PI bat erosi nuen eta ez nekien zer egin berarekin… Aurten Kodi softwarea erabiliz media-center bihurtu dut Raspberrya.
Kodirako ‘tvalacarta’ izeneko plugin bat zegoen berarekin EITB Nahieran ikusteko, baina ez zebilen. Saiatu nintzen EITB Nahieranen kodea funtzionarazten, eta asko kostata informazioa hiru era ezberdinetan ateratzea lortu nuen. Azkenean, funtzionamendua errazteko API bat prestatu dut EITB Nahieranen dagoen informazioa atzitzeko eta edozeinek erabili ahal dezan.