Hainbat bezerorentzako neurrira egindako edukiak kudeatzeko plataforma bat garatu dugu Django Frameworka erabiliz. Guztia kudeatzeko eta erabilitako bertsioak kontrolatzeko zc.buildout erabiltzen dugu, baina plataforma hazten doa eta iada dozena bat instalazio ditugu hainbat zerbitzaritan zehar banatuta. Plataformaren oinarria berbera denez, instalazio guztietan eguneraketak argitaratzeko buildout eta fabric-en oinarritutako sistema erabiltzen dugu. Hitzaldi honetan azalduko duguna.